AMAIA K.Z.-KO ERAKUSKETAREN ATZERATZEA

Susana Ferreira, Edu Larrasa eta hiruok maiatzean Irungo Amaia KZ-n martxan jartzekoak ginen erakusketa urte bete atzeratzea erabaki genuen orain dela aste batzuk. Hainbeste lan egin ondoren, bizi dugun egoerak erakarritako ezjakintasun eta ziurgabetasunak erakusketa bera eta harekin batera doazen ekintzak behar bezala disfrutatzea ezinezkoa egiten zutela iruditu zitzaigun. Irungo Udaleko kultura saileko lan taldekoek gure erabakia ulertu eta errespetuz hartu izana eskertzen dugu. Erakusketa egiteko data berria zehaztu bezain pronto jakin araziko dugu.