Gregg (Berhalter)

Gregg (Berhalter) revisited

Sin categoría

Aurten bete dira 20 urte Irungo Udalak antolatzen duen Adour-Bidasoa pintura leihaketa irabazi nuenetik, garai hartan futbol jokalaria zen eta egun AEBetako taldeko hautatzailea den Gregg Berhalterren erretratuarekin hain zuzen ere. Pandemia garaian erasotua izan zen eta Arietta SL-k zaharberritu ondoren berriz ere zenbait ukitu ematea tokatu zait. Plazerra izan da bere garaian Hondarribiko Benta Zaharrean hainbat hilabetetan zehar esku artean izan nuen lana berriz ere astoaren gainean paratzea.